jueves, 18 de diciembre de 2014




Mondragon Unibertsitatean egindakoZientzia Asteari
 buruzko bideo laburra.

jueves, 11 de diciembre de 2014

Certificaciones: AENOR e IQNet Relaciones con la Empresa y Relaciones Internacionales, Ekoscan, Q de plata Euskadi 2008

Abenduaren 16an, arratsaldeko 6etan, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren aurkezpena izango dugu ikastolan. Eskola horretako zuendariordea den Jokin Gorozika bertan ematen diren graduez ariko da, besteak beste Industria Teknologiaren Ingeniaritza, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza, Ingurumen Ingeniaritza, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza.

jueves, 4 de diciembre de 2014









Gazteizko EHUko Farmazia fakultatean irakasten da gradu hau.



Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

viernes, 28 de noviembre de 2014

hirikide2

bolunta elkarteak sortutako hirikide programa landu izan da, batxilerreko 1. mailako tutoretza-orduan

zer da hirikide

Bizkaiko batxilergo ikastetxeei eta erdi mailako heziketa zikloei zuzenduriko baloreetan oinarrituriko hezkuntzarako programa,16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elkartegintza, boluntariotza eta parte-hartze sozial modu ezberdinak sutatzen dituena.
HIRIKIDE, hiru saioko doako tailerra da, izaera praktikoa, aktiboa, duena eta zentro edo talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dena, bizipenetan oinarrituriko laugarren saioa egiteko aukerarekin

jueves, 27 de noviembre de 2014

Abenduaren lehenengo astean hasita, hilak 2an, Elkarrekin Porgramaren barruan batxilerreko 1. mailako ikasleek Giza Eskubideak hizpidea harturik eta tutoretza-orduaren barruan jarduna izango dute. 
Bideo-foruma eran garatuko da eta horretarako filme zein TBko telesai ezberdinetako zatiak erabiliko dituzte. 
FTSI elkarteko dinamizatzaile batek zuzenduko ditu saioak.

Egutegia (abenduan saio guztiak): 2an, 4an, 5ean eta 17an






Elkarrekin programa
Giza  eskubideetan  eta  bakean,  biktimekiko  elkartasunean,  bizikidetzan  eta gatazken konponbide   baketsuan  hezteko  proiektuetan  prestakuntza-, dinamizazio-  eta aholkularitza-ekimenak  sustatzeko  lankidetza  publiko-sozialeko esperientzia  bat  da.

· Ikastetxeetan indarkeriaren kultura prebenitzeko eta bakearen eta giza eskubideen   aldeko kultura sustatzeko hezkuntza-ekimenak ugaritzea.
·     Irakasleek bakearen, giza eskubideen, bizikidetzaren, biktimekiko elkartasunaren eta gatazkak kudeatzearen aldeko hezkuntzan duten prestakuntza indartzea.
·     Ikasleen artean bizikidetzarako hezkuntza-arloko ekimenak sendotzeko eta familiek zein guraso-elkarteek prestakuntzan eta heziketan parte hartzeko ekimenak sustatzea.
·         Hezkuntza-komunitateko eragileei aholkularitza eskaintzea bizikidetzarako hezkuntza-jarduerak eta -planak diseinatzeko.



Abenduaren 2an, arratsaldeko 6etan Deustuko Unibertsitateak bere eskaintza akademikoa aurkeztuko du Asti Lekun (graduak, graduen ostekoak, beste motako ikasketak...) 

Batxilerreko 1. zein 2. mailako ikasleei eta beraien gurasoei zuzenduta dago eta interesa handikoa izan daitekelakoan gaude.

Bilera areto nagusian izango da.

Logo-Univ-Deusto

jueves, 20 de noviembre de 2014

Urtero bezala, Deusto Business Schoolek (Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak) antolatuko du Deusto
Business School-eko Astera
.

Egun bateko unibertsitateko esperientzia biziko ahal izango dute ikasleek eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren barruko arlorik nagusienak ezagutuko dituzte, Fakultateko bertako ikasleen eskutik, jarduera eta lantegi batzuetan era praktikoan eta dinamikoan parte hartuz.

Egitaraua

2014ko azaroaren 24a, astelehena

19:00etan: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren (EAZ) + Zuzendarien Aurrerabideko Programaren (DUko titulu propioa) ateak zabaltzeko jardunaldia
Tokia: Deustuko Unibertsitateko Entzungela (Eraikin nagusia)

2014ko azaroaren 25a, asteartea

15:30 - 16.45: Burtsa lantegia
17:15 - 18:30: International Business lantegia

2014ko azaroaren 26a, asteazkena

15:30 - 16:45 Marketineko lantegia
17:15 - 18:30 Giza Baliabideetako lantegia

www.dbs.deusto.es/astea




Datorren astean hasiko direla Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetan Gradu eta Gradu Bikoitzen inguruko Informazio Saioak, 2015/2016 ikasturteari begira. Saioak 19:00etan izango dira.

Ondoko esteketan titulazio bakoitzeko informazio saioak zein egunetan izango diren ikusi ahal izango duzu:
Fakultateetako ordezkariek titulazio bakoitzaren aurkezpen zehatza egingo dute:  ikasketa plana, lan irteerak, onarpen prozesuak, etab.

 Informazio guztia ondoko helbidean kontsulta dezakezu:

www.ikasleberriak.deusto.es 

Jaso ezazu agur bero bat,
 

 
 
Ikasle Berriak
900 500 600






Datorren asteko asteartea, hilak 25an, batxilerreko 2. mailako ikasleak Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den PRESTIK izeneko ikasketa eta lanbide feriara joango dira.
Han tailer ezberdinetan hartuko dute parte: Zure lan etorkizuna argituz, Zalantza dantza eta  Diseina itzazu material arinekin eraikin solidoak izenekoak.

Horretaz gain ferian unibertsitate zein lanbide eskola ezberdinek bere stand-ak jarriko dituzte eta informazioa eskuratzeko aukera izango dute.

miércoles, 5 de noviembre de 2014

Azaroaren 12an gizarte eta giza batxilerreko 1. mailako ikasleak EITBk Bilbon duen egoitza bisitatzera joango dira. Honen bidez komunikazioaren ikus-entzunezko esparruan eta zehazki telebista eta irrati moduko komunikabideetan lanbide-eremu ezberdinak bertan ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute.

viernes, 31 de octubre de 2014

gida laburra

Deustuko Unibertsitateko Garduen gida laburra

 Gida laburra

martes, 14 de octubre de 2014

Mondragon Unibertsitatearen aurkezpena

Mondragoi Unibertsittekoak etorriko dira bere graduak azaltzera urriaren 16an eguerdiko 12etan.
 Mondragon Unibertsitatea

lunes, 13 de octubre de 2014

Laguntza

          Gida honek larridura eta gehiegizko urduritasuna egoeran dauden ikasleei, azterketen aurrean zelan jokatu, egun horiek zelan bizi, zer egin ... aholku sorta erreza bezain eraginkorra proposatzen du. Iosu Cabodevilak sortutakoa eta Asti Lekun urteetan erabilitakoa. Agian pena mereziko luke begirada bat ematea.

    EAE Unibertsitateak

     Euskal Herriko Unibertsitatea

    Universidad de Deusto          Mondragon Unibertsitatea

    Goi Mailako zikloak

    Goi Mailako Zikloei buruzko informazioa

    Deialdiak


    Berriak

    Azaroaren 12an Batxillerreko 1. mailako zientzia alorreko ikasleak Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Astearen Zientzian parte hartzera joango dira. Arrasateko Politeknikoan izango da eta tailer ezberdinetan hartuko dute parte ere.