miércoles, 28 de enero de 2015

Hasiera orrira joan

Zuzenbideko lantegien II. edizioak eskaintza akademiko berria hurbilduko die etorkizuneko ikasleei

Ordena kronologikoa kontuan hartuta, lehenengo lantegia, ‘Hauteskunde orokorretarantz' izenekoa, Unibertsitateko Eraikin Nagusiko Entzungelan izango da urtarrilaren 26an, 18:00etan. Hauteskundeetako dinamikak, erakundeen funtzionamendua eta Zuzenbide Estatuaren antolaketa azalduko zaizkie Batxilerreko ikasleei.

Alderdi politikoen legearen funtzionamendua eta talde politikoen proposamenen inguruko informazioa ere emango zaie. Horrela, parte hartzaileek estatu mailako hurrengo hauteskundeak (urtearen azken hiruhilekoan izango direnak) aztertzeko behar den informazio guztia izango dute eskura.

Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanetako Gradu berria ezagutzera emateko, urtarrilaren 27an, ordu berean, 18:00etan, baina Garate aretoan, ‘Grebatik akordiora’ simulazioa antolatu da.

Jarduera horren helburua da ikasleak lan munduarekin eta bertan gertatzen diren gatazkekin harremanetan jartzea, benetako kasu bat aztertuz: Bizkaibusen kasua. Zuzenbide Fakultateko irakasle eta ikasleek kasuaren inguruko informazioa emango dute: gatazkan dauden aldeen inguruko jarrerak, zein testuingurutan gertatzen den eta zerk ekarri duen gatazka azalduko dute.

Horrez gain, gatazken konponbiderako tresnen berri emango zaie eta inguru horrek zelan funtzionatzen duen ulertzen lagunduko zaie partaidetzaren bidez.

Otsailean, beste hiru lantegi egingo dira zuzenbide Fakultatean. Lehenengoa, otsailaren 24an egingo da, 18:00etan, Fakultateko pezeretan. Izenburu hau izango du: ‘Zer gertatzen da Zararekin? Ongi etorri azterketa juridiko eta enpresa arloko batera’. Zuzenbidea eta Ekonomia Espezialitatea bateratzen dituen titulu propioan sakontzeko balioko du.

Topaketa horren bidez, Zuzenbideko etorkizuneko ikasleek mundu juridikoa eta enpresa mundua zelakoak diren ikusiko dute, mundu mailan oihartzun zabala duen enpresa baten kasua jorratuz: Zararena.

‘Zure segurtasuna sarean’ izeneko bideojokoa erabiliko duen dinamika bat erabiliko da otsailaren 25ean, 18:00etan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTen) Zuzenbideko isileko kontuak aztertzeko. ESIDE eraikineko informatika geletan erakutsiko diete antolatzaileek ikasleei sareko segurtasuna ez dela jokoa, ez dela txantxa.

Dinamika horri esker, parte hartzaileak konturatuko dira zelako arriskuak dakartzan gizarte sareak eta teknologia berriak txarto erabiltzeak; horrez gain, IKTen Zuzenbideko aditu bat zein mundutan mugitzen den ikusi ahal izango dute.

‘Zure lan eskubideak eztabaidagai’ lantegiak emango die amaiera, otsailaren 26an, 18:00etan, Garate aretoan, Deustuko Zuzenbideko lantegiei. Lantegiaren helburua da Zuzenbideko eta Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanetako gradu bikoitza ezagutzera ematea.

Zuzenbide Fakultateko lantegiak

Hauteskunde orokorretarantz Zuzenbidea
NON: Entzungelan (Eraikin Nagusian)
NOIZ: urtarrilaren 26an, 18:00etan

Simulazioa: Grebatik akordiora 
Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanak
NON: Garate aretoan
NOIZ: urtarrilaren 27an, 18:00etan

Zer gertatzen da Zararekin? Ongi etorri azterketa juridiko eta enpresa arloko batera
Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea
NON: Pezeretan
NOIZ: otsailaren 24an, 18:00etan 


Dinamika bideojokoarekin: Zure segurtasuna sarean 
Zuzenbidea + IKTen Zuzenbidea
NON: ESIDEko informatika geletan
NOIZ: otsailaren 25ean, 18:00etan 

Zure lan eskubideak eztabaidagai 
Zuzenbidea + Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanak
NON: Garate aretoan
NOIZ: otsailaren 26an, 18:00etan

miércoles, 21 de enero de 2015

Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazioa



EHUari buruzko oinarrizko informazioa.


jueves, 15 de enero de 2015

Kurtso honetako Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetarako sarbide probaren egutegia argitaratuta dago. Epea urtarrilaren 12tik, 21era zabalik izango da eta alboan jarritako loturan horren inguruko informazioa eskuratu daiteke.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-20621/eu/contenidos/informacion/zisapro/eu_5807/egutegia.html