jueves, 15 de mayo de 2025

Deusto Unibertsitatea - Ezohiko deialdia

 


2025-2026 ikasturterako plazak dituzten ikasketetan sartzeko ezohiko epea 2025eko maiatzaren 15etik ekainaren 1era egongo da zabalik.

Kontsultatu plazak dituzten titulazioak, eskaera egiteko irizpideak eta egin eskaera hemen

Garrantzitsua da eskabidea egin nahi duen orok sarrera-prozesuko jarraibideak deskargatzea, xehetasun guztiak ezagutzeko eta eskaera behar bezala egin ahal izateko.


martes, 6 de mayo de 2025

IMH Campus, jardunaldia: AA hezkuntzan, kasu praktikoak

 





Adimen artifizialak bultzatutako hezkuntza prosezu baterantz

Ekitaldi presentzia eta online 

Noiz: Maiatzak 7, asteazkena, 10.00-12.00

Non: IMH Campus (Elgoibar) eta online zuzenean. 

Hezkuntza: Ingelesez. 

Pertsonei lagundu nahi diete etorkizunerako funtsezkoak diren trebetasunak garatzen: pentsamendu kritikoa, ikasten ikastea eta ekimena. Honako hauen bidez: merronka errealei lotutako ikaskuntza-kultura, gaitasun teknikoak eta sozialak bultzatuz, talentu pertsonalaren eta enpresen beharren arteko lotura indartuz.

Horrez gain, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Tknikak garatutako kasu praktikoak eta Hezkuntzan adimen artifiziala aplikatzeari buruzko ikuspegia ezagutuko dituzue.

Konektatu adituekin, partekatu esperientziak eta ezagutu gehiago hezkuntzari lotutako Adimen Artifizialaren azken joerei buruz.

 

lunes, 5 de mayo de 2025

Berrikuntzako Ingenieritza Gradua - Sarrera frogak

 



Berrikuntzako Ingeniaritza Graduan onartua izateko sarrera frogen azken deialdia maiatzaren 12tik 16ra izango da. 

Froga egin nahi baduzu, erregistra zaitezke ondorengo estekan: MAIATZAK 12-16 FROGAK.