COVID-19ak (koronabirusak) eragin duen salbuespeneko egoera honetan,
eta osasun agintariek eta erakunde ofizialek adierazitakoari jarraituz,
Deustuko Unibertsitateak prebentzio neurriak hartu ditugu gure langileen
eta ikasleen osasuna zaintzeko. Protokolo horren arabera, zuretzat lan
egiten jarraituko dugu, baina beharrezkoak ez diren arriskuak
saihestuz.
Donostiako eta Bilboko campusak eta Gasteizko Egibide-Deusto egoitza jendearentzat itxita egongo dira, aldi baterako, martxoaren
16tik, astelehenetik, aurrera.
Horregatik gogoratu nahi dizugu zure kontsultei erantzuten
jarraituko dugula, beti bezala, telefonoz eta onlineko ohiko
bideen bidez (posta elektronikoa, webeko formularioak, txata…)
|