sábado, 25 de abril de 2020


Deustuko Unibertsitateak lasaitasun mezua helarazi nahi die ikasle guztiei. Era berean, jakinarazi nahi diegu konektatuta jarraitzen dugula, unibertsitatera sartzen laguntzeko. Horregatik gogoratu nahi dizugu datorren apirilaren 29an amaituko dela Deustuko Unibertsitatean sartzeko eskaera online egiteko epea.  

Medikuntzako Gradu berria ere ikasteko interesa azaldu duten ikasle asko daudenez –krisi honetan, erabateko protagonismoa hartu duen lanbidea–, gogoratu nahi dizugu gradu honetan sarrera eskaera egiteko epea datorren apirilaren 30ean, osteguna, irekiko dela. 
Gradu hau Deustuko Unibertsitatean egin nahi dutenek, sarrera eskaera egiterakoan titulazio hori bakarrik jarri behar dute, ez besterik.
Sarrera eskaerari buruzko edozein kontsulta edo kudeaketa Idazkaritza Orokorrean egin daiteke, telefonoz, 09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.   
  • Bilboko campusa: 944 139 061
  • Donostiako campusa: 943 326 310

Graduko Ikasle Berriak
Deustuko Unibertsitatea
ikasleberriak@deusto.es
ikasleberriak.deusto.eus