miércoles, 21 de diciembre de 2022

EHU/UPV-n gradu berriak

 


Jakinarazten dizuet UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza Gradu Bikoitza sortzea onartu duela. Titulazio berri hau datorren 2023-2024 ikasturtetik aurrera eskainiko da Gipuzkoako Campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (ikus albistea hemen).

 

Era berean, datorren ikasturtean Ingeniaritza Biomedikoko Gradua eskainiko da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, osorik ingelesez eta Heziketa Dualeko ibilbidearekin (ikus albistea hemen).


Bi titulazio horiei eta UPV/EHUko gainerako graduen eskaintzari buruzko informazioa emango da 2023ko EHUazokan - Unibertsitate Orientaziorako Azokak. Azoka horiek hiru larunbatetan egingo dira:

  • urtarrilaren 28an Donostian
  • otsailaren 4an Vitoria-Gasteizen
  • otsailaren 11n Bilbon

martes, 20 de diciembre de 2022

Deusto: Ate irekien larunbatak.

 


Jakinarazi nahi dizuet urtarrilaren 14an, 10:00etatik 14:00etaraateak Irekietako larunbata izango dutela Bilboko eta Donostiako campusetan eta Gasteizeko egoitzan.

Aurrez aurreko jardunaldia izango da. Hartara, titulazioen inguruko zalantzak argitu ahal izango da, titulazioetako irakasleekin solasean edo informazio saioetan parte hartuz. Gainera, instalazioak eta unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko aukera emango da. 

Ondoko estekan zein campusetara joan nahi duzuen aukeratu beharko duzue, eta dagokion inprimakiaren bidez izena eman beharko duzue.

Inprimakia betetakoan, posta elektronikoko mezu bat jasoko duzue inskripzioko datuekin eta jardunaldian aurkeztu beharko duten QR kodearekin. 


miércoles, 9 de noviembre de 2022

IMH Campus. Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola.

 


Hona hemen Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduari buruzko informazioa, non ikasle guztientzako prestakuntza-ibilbide osoa eredu DUALean egiten den:

Informazio saioa personalizatuak

Ate irekiak, hurrengo saioa
Informazio gehiago: www.imh.eus/ingeniaritza-duala


lunes, 7 de noviembre de 2022

Ikasleen Ahotsak IV Topaketa



UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak “Ikasleen Ahotsak” IV Topaketak antolatuko ditu jakinarazteko, azaroaren 30ean.

Jarduera hau desgaitasuna eta/edo hezkuntza-premia bereziak dituzten Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta DBHko 4. mailako ikasleei eta haien familiei zuzenduta dago. Bertan, UPV/EHUk dituen zerbitzuak eta baliabideak ezagutzeko aukera izango duzue, baita desgaitasuna eta/edo hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitate-ikasleen esperientziak eta jardunbide egokiak ere.

Parte hartu nahi duten ikasleek eta beraien familiek azaroak 14tik 17ra bitartean honako esteka honetan izena eman beharko dute.


TOPAKETEN EGUNAK, TOKIAK ETA ORDUTEGIA:

BIZKAIKO CAMPUSA

2022ko azaroaren 30ean, asteazkena

Ekonomia y Enpresa Fakultatea (Sarriko)

Lehendakari Agirre Hiribidea, 83. Bilbo.



miércoles, 2 de noviembre de 2022

EUNEIZ Unibertsitatea





EUNEIZ unibertistateak ate irekien lehen jardunaldiak egingo dituzte datorren azaroaren 12an eta 19an, non titulazio bakoitzaren plan akademikoa eta irteera profesionalak aurkeztuko diren:


Azaroak 12
  • 9.30h - Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduaren aurkezpen akademikoa.
  • 12:00 - Fisioterapiako Graduaren aurkezpen akademikoa.

Azaroak 19
  • 9.30h - Entretenimenduaren Industriarako Musika Produkzio eta Soinuko Graduaren aurkezpen akademikoa
  • 12: 00h - Multimedia Graduaren aurkezpen akademikoa.


Informazio-saioak Gasteizko Biosfera pasealekuko 6. zenbakiko instalazioetan egingo dira eta titulazio bakoitzeko koordinatzaile akademikoak egingo ditu. Ikasketa-plana azaltzeaz gain, bertaratutakoen galderei edo zalantzei erantzungo da.

Jardunaldietara joanda, zuzenean ezagutu ahal izango da bai EUNEIZen eredua eta filosofia, bai eduki akademikoa, bai titulazio bakoitza barne hartzen duten sektoreen bilakaera eta proiekzio profesionala.


Izena emateko esteka: https://www.euneiz.com/eu/



jueves, 20 de octubre de 2022

Deustoko informazio saioen datak.

 




Urtero egin ohi duten bezala, graduko informazio-saioen egutegi berria aurkeztu dute. Saio horiek azaroaren 7tik abenduaren 15era bitartean izango dira.Saio gehienak formatu hibridoan izango dira, hau da, formatu presentziala eta online formatua konbinatuko dituzte, gure campusetara joaterik ez duen orok saioak etxetik jarraitzeko aukera izan dezan.Esteka honetan, saioen egutegi osoa kontsultatu ahal izango duzu.







miércoles, 14 de septiembre de 2022