miércoles, 27 de enero de 2021



Hitzaldian erabilitako aurkezpena:

 

Datorren otsailaren 6an, larunbata, ate irekien jardunaldi bat egingo dugu formatu birtualean10:00etatik 14:00etara, batxilergoko ikasleei eta haien gurasoei zuzenduta.

Jardunaldi birtual honetako partehartzaileak, Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko egoitzako eskaintza akademikoa ezagutu ahal izango dute.

Honako aukerak eskainiko ditugu:

Hainbat standen artean, intereseko gradua edo gradu bikoitza bilatu eta ezagutzea
Informazio saioetara konektatzea
Irakasleek zalantza guztiak argituko dituzte
Bideoak ikusi
Liburuxkak eskuratu
Beken, sarrera eskaeraren edo unibertsitateko bizitzaren inguruko informazioa jaso
Jardunaldian oraindik izena eman ez dutenek, esteka honetan aurkituko dute horretarako formularioa. Jardunaldiaren bezperan, hilaren 6an konektatzeko jarraibideak jasoko dituzte, deno eskura jarriko dugun informazioa ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.


miércoles, 20 de enero de 2021

 BILBOKO INJENIARITZA ESKOLA, ASTI LEKUN

Datorren astertean, urtarrilak 26an, arratsaldeko 5etan, Bilboko Injeniaritza Eskolako zuzendariordea den Jokin Gorozikak, eskolan egin daitezken graduen informazioa emango du. Urtero egiten dugun aurkezpena da, zehatza, eta guztiz interesgarria.

Deialdia bereziki, B2. mailako ikasle eta familiei zuzenduta dago. Hala ere, ohi denez, interesa duten B1.koak ere parte hartu ahal izango dute.



Eguna: urtarrilaren 26an, asteartea

Ordua 17:00etan

Aurkezpena on-line izango da.

 

EHUazoka: Unibertsitate 

Orientaziorako azoka

Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

Unibertsitate aurreko ikasleek beren zalantza guztiak argitzeko eta ikasketen aukeraketa errazteko, Unibertsitate Orientaziorakora Azoka dator aurten ere, izen berri batekin, EHUazoka, eta egungo egoerara egokitua. Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak formatu birtualean antolatu du azoka, interesa duten pertsona guztiek beren etorkizunari buruz erabakitzeko behar duten informazioa eskuratu dezaten.

 


INFORMAZIO GUZTIA: EHUazoka 



martes, 19 de enero de 2021


OTSAILAREN 9an, Jesús Cabrerok batxilergo 2. mailako ikasle eta familiei zuzenduta, ORIENTAZIO-HITZALDIA emango du. Urtero-urtero egiten dugun jarduna da, ikasturte amaieran ikasleek egin beharko dutena argitzen laguntzeko baliogarria izan daitekeena. Gure gomendioa, ikasleek gurasoekin batera parte hartu dezatela. Esan besala, datorren hilaren 9an, arratsaldeko 5etan.


Honekin batera, Jesúsek prestatutako aurkezpena: 

Eguna: otsailaren 9an
Ordua: 17:00etan
Bilera on-line egingo dugu