miércoles, 22 de diciembre de 2021

ATE IREKIEN JARDUNALDIA




Urtarrilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara, ateak zabaltzeko larunbata izango dute Bilboko eta Donostiako campusetan eta Gasteizeko egoitzan.

Aurrez aurreko jardunaldia izango da. Hartara, ikasleek titulazioen inguruko zalantzak argitu ahal izango dituzte, titulazioetako irakasleekin solasean edo informazio saioetan parte hartuz. Unibertsitateko instalazioak ezagutuko dituzte (laborategiak, liburutegia, gelak, etab.), baita unibertsitateak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk ere (bekak, sarrera prozesua, ostatua, hizkuntzak, etab.).


INFORMAZIO GUZTIA. 


viernes, 26 de noviembre de 2021

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

 


Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean ikusentzunezko material batzuk prestatu dituzte, ikasketen nondik-norakoak azaltzen dituztenak.

Beheko estekan daukazue Fakultatearen aurkezpena (euskaraz eta gazteleraz), ondoko edukiekin:

  • azalpen orokor bat, unibertsitate-ikasketen inguruan.
  • Fakultatean ematen dituzten bi graduen eta gradu bikoitzaren aurkezpenak.

Bideo horietan ikasketen inguruko xehetasun guztiak ematen dituzte. 



INFORMAZIO GUZTIA

miércoles, 24 de noviembre de 2021

viernes, 5 de noviembre de 2021





GazteBizHitza, Gazteentzako orientazio eta aholkularitza on-line zerbitzua da. Ikasketak, Lana edo Etxebizitzari buruz behar duzuna bilatu eta zalantzarik baduzu bidali whatsappa.


GazteBizHitza

martes, 2 de noviembre de 2021




Azaroaren 17an


ONLINE FORMATUAN

Enpresaren eta marketinaren munduarekin zerikusia duen zerbait ikasi nahi duzu? Cámarabilbaon zure profilera hobekien egokitzen den gradua dugu, Enpresa Kudeaketa eta Marketin Gradua, enpresa-mundu zorrotzerako prestatzeko prestakuntza integrala.

Enpresen aldaketetara eta eskaera profesionaletara egokitutako ingurune batean ikasi. Errealitate ekonomikoa interpretatzeko eta enpresa eta marketin mundu bizigarrian erraztasunez jarduteko oinarri sendoko prestakuntza. Hori guztia enpresa-errealitatea zuzenean ezagutzen duten irakasleen eskutik. Nazioarteko ikuspegi praktiko argia duen gradua, hizkuntzak eta nazioarteko programa prestakuntzaren erdigune izanik. Zure profila nabarmentzea bilatzen dugu, zure curriculumean funtsezko balio diferentziala eskainiz.

Enpresa Kudeaketa eta Marketinean trebatzeko asmoa baduzu, eman izena azaroaren 17ko 18: 30etako online saioan. Ezagutu zure bizitza alda dezakeen lasterketaren xehetasun gehiago. Bete formularioa eta ez galdu saioa!

CAMARABILBAO 


DEUSTUKO UNIBERTSITATEA


              

 AURKITU ZURE GRADUA

Saio hauetan, Unibertsitateko gradu eta gradu bikoitz guztiak aurkeztuko      ditugu, nahi duzun titulazioa aukeratzeko behar duzun informazioa lortzeko. Jakintza arloka daude antolatuta, interesatzen zaizkizunetara aurrez aurre joateko edo online ikusteko modua izan dezazun. 

Irakasleek, akademikoek eta egungo ikasleek 2022-2023 ikasturteko eskaintza akademikoari eta unibertsitateko zerbitzuei buruzko informazioa emango dizute.


Deustuko INFORMAZIO SAIOAK

domingo, 26 de septiembre de 2021




unitour BERRIRO GUREAN

INFORMAZIO GUZTIA 

viernes, 21 de mayo de 2021

BESTE ERKIDEGOETAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOEN HAZTAPEN KOEFIZIENTEAK 

(COEFICIENTES PONDERACIÓN NOTAS)



HAZTAPEN KOEFIZIENTEAK

jueves, 20 de mayo de 2021


ESPAINIAKO GRADUETAN GUTXIENEKO NOTAK


NOTAS DE CORTE 

lunes, 26 de abril de 2021

domingo, 14 de marzo de 2021




DBH4. ORIENTAZIO PROGRAMA

DBH 4. MAILA: ETA... DATORREN URTEARI BEGIRA



BATXILERGO 1. MAILA: ORIENTAZIO PROGRAMA









EHU_JARDUNALDI IREKIAK 2021

MARTXOAREN 22-27


JARDUNALDI IREKIAK 2021 

martes, 16 de febrero de 2021



Rosa Ortegak gidatutako erlaxazio saioa. Ekin diezaiogun!

ERLAXAZIO SAIOA

lunes, 1 de febrero de 2021

 


DEUSTUKO UNIBERTSITATEtik heldu zaigun deialdia. ZUZENBIDE gradua ikasteko asmoa dutenenetzako aukera ezin hobea. Eutsi!!!

Zuen ikastetxeko ikasleak gonbidatu nahi genituzke Zuzenbide Fakultateko Lantegietan parte hartzera, hurrengo otsailaren 9, 10 eta 11an. Aukera ona da unibertsitateko esperientziaz goza dezaten eta gure Fakultatea ezagutzeko, modu parte hartzaile eta dinamikoan.

Ikasleek ondorengo lantegien artean aukeratu ahal izango dute eta nahi duten guztietan izena eman:

 

Online

Asteartea, otsailak 9 (16:30-17:30)

Bizitza unibertsitarioa...¿kontatu didaten bezala izango da? 

Heman izena hemen

 

Online

Asteazkena, otsailak 10 (18:00-19:00)

Abokatuen bulego bat egunez egun

Heman izena hemen

 

Aurrez aurrekoa, Bilboko Campusa

Osteguna, otsailak 11 (10:00-14:00)

Zure bizitzako epaiketa

Heman izena hemen

 

Programa ikusi

miércoles, 27 de enero de 2021



Hitzaldian erabilitako aurkezpena:

 

Datorren otsailaren 6an, larunbata, ate irekien jardunaldi bat egingo dugu formatu birtualean10:00etatik 14:00etara, batxilergoko ikasleei eta haien gurasoei zuzenduta.

Jardunaldi birtual honetako partehartzaileak, Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko egoitzako eskaintza akademikoa ezagutu ahal izango dute.

Honako aukerak eskainiko ditugu:

Hainbat standen artean, intereseko gradua edo gradu bikoitza bilatu eta ezagutzea
Informazio saioetara konektatzea
Irakasleek zalantza guztiak argituko dituzte
Bideoak ikusi
Liburuxkak eskuratu
Beken, sarrera eskaeraren edo unibertsitateko bizitzaren inguruko informazioa jaso
Jardunaldian oraindik izena eman ez dutenek, esteka honetan aurkituko dute horretarako formularioa. Jardunaldiaren bezperan, hilaren 6an konektatzeko jarraibideak jasoko dituzte, deno eskura jarriko dugun informazioa ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.


miércoles, 20 de enero de 2021

 BILBOKO INJENIARITZA ESKOLA, ASTI LEKUN

Datorren astertean, urtarrilak 26an, arratsaldeko 5etan, Bilboko Injeniaritza Eskolako zuzendariordea den Jokin Gorozikak, eskolan egin daitezken graduen informazioa emango du. Urtero egiten dugun aurkezpena da, zehatza, eta guztiz interesgarria.

Deialdia bereziki, B2. mailako ikasle eta familiei zuzenduta dago. Hala ere, ohi denez, interesa duten B1.koak ere parte hartu ahal izango dute.



Eguna: urtarrilaren 26an, asteartea

Ordua 17:00etan

Aurkezpena on-line izango da.

 

EHUazoka: Unibertsitate 

Orientaziorako azoka

Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

Unibertsitate aurreko ikasleek beren zalantza guztiak argitzeko eta ikasketen aukeraketa errazteko, Unibertsitate Orientaziorakora Azoka dator aurten ere, izen berri batekin, EHUazoka, eta egungo egoerara egokitua. Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak formatu birtualean antolatu du azoka, interesa duten pertsona guztiek beren etorkizunari buruz erabakitzeko behar duten informazioa eskuratu dezaten.

 


INFORMAZIO GUZTIA: EHUazoka 



martes, 19 de enero de 2021


OTSAILAREN 9an, Jesús Cabrerok batxilergo 2. mailako ikasle eta familiei zuzenduta, ORIENTAZIO-HITZALDIA emango du. Urtero-urtero egiten dugun jarduna da, ikasturte amaieran ikasleek egin beharko dutena argitzen laguntzeko baliogarria izan daitekeena. Gure gomendioa, ikasleek gurasoekin batera parte hartu dezatela. Esan besala, datorren hilaren 9an, arratsaldeko 5etan.


Honekin batera, Jesúsek prestatutako aurkezpena: 

Eguna: otsailaren 9an
Ordua: 17:00etan
Bilera on-line egingo dugu