miércoles, 27 de enero de 2021

 

Datorren otsailaren 6an, larunbata, ate irekien jardunaldi bat egingo dugu formatu birtualean10:00etatik 14:00etara, batxilergoko ikasleei eta haien gurasoei zuzenduta.

Jardunaldi birtual honetako partehartzaileak, Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko egoitzako eskaintza akademikoa ezagutu ahal izango dute.

Honako aukerak eskainiko ditugu:

Hainbat standen artean, intereseko gradua edo gradu bikoitza bilatu eta ezagutzea
Informazio saioetara konektatzea
Irakasleek zalantza guztiak argituko dituzte
Bideoak ikusi
Liburuxkak eskuratu
Beken, sarrera eskaeraren edo unibertsitateko bizitzaren inguruko informazioa jaso
Jardunaldian oraindik izena eman ez dutenek, esteka honetan aurkituko dute horretarako formularioa. Jardunaldiaren bezperan, hilaren 6an konektatzeko jarraibideak jasoko dituzte, deno eskura jarriko dugun informazioa ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.