martes, 14 de mayo de 2019


Erlazionatutako irudia

EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) Udako Campusa UPV/EHU eta Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako jarduera da.
Ikasle gazteei zuzendutako UPV/EHUko Udako Campusari esker Unibertsitate eta lanbide-mundura modu ludikoan hurbildu ahal izango zara.
Lehen eskutik frogatu eta egiaztatu ahal izango duzu arkitektura, informatika, ingeniaritza, kimika, ekonomia eta enpresa, zuzenbide, kriminologia eta osasun zientzien munduan nola moldatzen zaren.
  1. Arkitektura
  2. Informatika 
  3. Ingeniaritza 
  4. Zuzenbidea
  5. Kriminologia
  6. Kimika + Osasun Zientziak
  7. Kimika + EAZ
  8. Osasun zientziak + EAZ
Neskei soilki zuzendutako bi talde egongo dira, bata Ingeniaritza arloan (uztailak 1-5) eta bestea Informatika arloan (uztailak 8-12).
Matrikulatutako gazte guztiek Gipuzkoako Ganbarak antolatutako saio batean parte hartuko dute.
  • Nori zuzendua2002 eta 2004 urtean jaiotakoak
  • Lekua: UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa (Ibaeta)
  • Datak: uztailak 1-5 eta uztailak 8-12
  • Iraupena: 1 ala 2 aste
  • Ordutegia: 9:30-14:30 (Bazkaria barne)
  • Prezioa: 140 € (aste bat) ala 220 € (bi aste)
  • Aurretiazko izen-emateko epea: 2019ko maiatzaren 13tik 31 arte
  • Leku mugatuak!! Lekuak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira
  • Izena emateko araudia
  • Aurretiako izena emateko formularioa
        Tel. 943 01 85 29. E-mail: vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus