lunes, 20 de mayo de 2019

                                                                                                                 ehu siou bilaketarekin bat datozen irudiak
Hona hemen, SIOU sareak luzatu digun eskaera:


SIOU Sareak (Unibertsitateko Informazio eta Orientazio Zerbitzuak) garrantzizkotzat jotzen du analizatzea eta identifikatzea zein diren ikasleak ikasketa jakin batzuk aukeratzera bultzatzen dituzten arrazoiak eta jakitea zer baliabide erabiltzen duten horiei buruzko informazioa lortzeko.

Hori dela eta, gonbidatzen zaitugu 2018/2019 ikasturteko 2. batxilergoan dauden ikasleei zuzendutako galdetegi batean kolaboratzera. Galdetegi horren bidez, ikerketa bat egin nahi dugu informatu eta orientatzeko ekintzak optimizatzea ahalbidetzeko eta ikasleek egin nahi dituzten ikasketen hautaketa egokia egin dezaten erdiesteko.

Ildo horretatik, ikerketa horrek izan dezakeen garrantzia eta oihartzuna kontuan hartuta, eskatzen dizuegu zuen ikastegiko ikasleen artean bete beharreko galdetegi labur bat banatzeko (5 minutu baino gutxiago).

Jakitun gara, zer egunetan gauden ikusita, zaila izan daitekeela ikasleak galdetegi hau betetzera animatzea, baina oso garrantzizkotzat jotzen dugu galdetegiaren ahalik eta zabalkunde handiena egitea.

Galdetegirako esteka : INKESTA