lunes, 9 de enero de 2023

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka



EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Azokan, unibertsitatera joango diren ikasleek aukera izango dute unibertsitatea eta ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. 


Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira

  • Informazio saioak taldeka
  • Banan banako arreta standetan

 
2023rako lekuak eta datak:
  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilak 28, larunbata
  • Arabako Campuseko Azoka: otsailak 4, larunbata
  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailak 11, larunbata
Berriak:
  • Standetarako sarrera librea
  • Informazio-saioetan parte hartzeko nahitaezko izen-ematea