lunes, 9 de enero de 2023

EUNEIZ. Eskaintza berria

 



EUNEIZ Unibertsitateak 2023-24 ikasturteari begira eskaintza akademikoa zabalduko du.


Alde batetik, bideojokoen sektoreari dagokionez bi titulazio berri planteatzen dituzte: Bideojoko eta Animaziorako Artean Gradua eta Bideojokoen Diseinuan eta Garapenean Gradua, bideojoko eta joko aplikatuak sortzeko prozesu osorako gaitzen dutenak. Bideojokoei buruzko lehen unibertsitate-tituluak izango dira Euskal Herrian.


Bestalde, titulazio berri bat gehitzen dute teknologiaren arloan, Euskadin ere aitzindaria dena, Zibersegurtasuneko Gradua. Pertsonei, enpresei eta erakundeei eragiten dien eskari global batean espezialisten prestakuntza sustatuz.


Hiru titulazio berri hauek datorren ikasturtetik aurrera, gure egungo proposamen akademikoa osatuko dute, joan den irailean gradu hauekin hasi zena: Multimedia, Entretenimenduaren Industriarako Musika eta Soinu Ekoizpena, Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak.